Gutako bakoitza Jainkoaren proiektua da, bere sorkuntza. Gure ni sakonenarekin konektatzen garenean, gure bizitzaren oinarria denarekin, gure bizi-iturriarekin, gure izatea baketu egiten da, beldurrak eta ziurgabetasunak desagertzen dira eta naturarekin, Jainkoarekin eta anaiekin adiskidetuta bizi gara.
Ikaskuntza honen lehen urratsa gure buruarekin adiskidetuta bizitzea da, gure mugak eta geure itzalak onartuz, besteei zerbitzatu eta sortu gaituenarengan errotik konfiantza izatea.
Aste honetan zehar nire bizitza-iturri, nire oinarria denarekin espiritualki konektatzeko ariketa egiten dut, bere maitasun sakon eta baldintzarik gabekoa sentitzen dut nirekin.
Zein da nire bizitza gidatzen duen balio nagusia eta oinarrizkoa?
0 Comments